[Argazki galeria] Bete-betean murgildu dira Gau Beltzean
Victoria Lozanok, Oihane Lekuonak eta Ainhoa Aranburuk mikroipuin lehiaketako saria jaso zuten atzo.
Amute-Kosta auzo elkartean arimen gaua ospatu zuten atzo arratsaldean. Bertaratu zirenak bete-betean murgildu ziren Blagan Euskara elkarteak antolaturiko festan. Pailazoz, eskeletoz, kalabazaz, sorginez eta beste hainbat izaki misteriotsuz mozorrotu ziren gaztetxoak. Lehenik kalabazak hustu eta aurpegiak zizelkatu zizkieten. Ondoren, horiek argiztatu eta elkartea girotzeko apaingarri gisa erabili zituzten. Tailerraren ondoren ekin zioten sari banaketari. Victoria Lozanok, Oihane Lekuonak eta Ainhoa Aranburuk jaso zuten Gau Beltza mikroipuin lehiaketako saria. Azkenik, gauari amaiera emateko, Maite Franko ipuin kontalariaren eskutik istorio beldurgarriak entzun zituzten.
Hona hemen Gau Beltzeko zenbait argazki: