Reggae gaua antolatu dute Moskuko musikariek
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/10/whatsapp-image-2022-10-31-at-13-37-58.jpeg)
Lakaxita gaztetxean reggaearen keak lur hartuko du, azaroaren 5ean. Moskuko bost musikari arduratuko dira giroa jartzeaz; Montain Sound, Uwaprods, Pano Selektah eta Stepi Selektah.
Sarreraren prezioa 4 eurokoa da eta 22:00etatik aurrera ahalko da gaztetxeko ataka handia pasa.