Gau Beltza mikroipuin lehiaketak baditu saridunak
Gaur arratsaldean 19:15ean banatuko dituzte Gau Beltza mikroipuin lehiaketaren sariak.
Hirurogei lan jaso ditu guztira Blagan Euskara elkarteak antolaturiko mikroipuin lehiaketaren epaimahaiak. Helduen kategorian 39 lan jaso dituzte, gazteen kategorian, berriz, (hemezortzi urtetik beherakoak) 21. Antolakuntzatik eskerrak eman diete lehiaketan parte hartu duten guztiei. Izan ere, parte hartzaile kopurua handia izateaz gain, lanen kalitatea ere nabarmentzekoa izan dela jakinarazi nahi izan dute eta horrek, hain zuzen, erabakia hartzea asko zaildu duela adierazi dute. Gaiari erreparatuz, oso emankorra izan dela aipatu nahi izan du epaimahaiak “izuari buruz askotariko ikuspegiak jaso ditugu”.
Epaimahaia Ainara Elizondok, Kote Guevarak eta Gorka Bereziartuak osatu dute eta gaur arratsaldean, Amute-Kosta auzo elkartean egingo duten ekitaldian, banatuko dituzte sariak.
Hemezortzi urtetik beherakoen kategorian:
- 1. Saria: Panpinadun neskatxa. Victoria Lozano
- 2. Saria: Ispiluaren parean. Oihane Lekuona
Helduen kategorian:
- 1. Saria: Biak izu. Ainhoa Aranburu
- 2. Saria: Zuloa. Ainhoa Aranburu
Ekitaldiarekin amaitzeko babesleen sarien zozketako irabazkeen sariak banatuko dituzte:
- Bi pertsonentzako gosaria Gaxen kafetegian, Itxaso Diez eta Iker Bengoetxea.
- Eroskiren Selekta produktuen saskia, Eneko Sagarzazu.