Bueltan dira dastatze eta elkartze afariak
Ostiralean Mahasti Villa Magalean emango diote hasiera XIX. Uztartzeko jardunaldiari.
Hondarribiko Ostalaritza elkarteak, Hondarribiko Udalaren laguntzaz, antolatu ditu hemeretzigarrenez Uztartze Jardunaldiak. Ostiral honetan (azaroak 4) egingo dute lehen jardunaldia, azkena, berriz, abenduaren 2an izango da. Elkartzeko eta dastatzeko afarien helburua lagunartean gozatzea eta dastatuz ikastea da.
Afariak hurrengo jatetxeetan egingo dira: Mahasti Villa Magalean, Danontzat Gastrotekan, Tatapas Gastrotekan, Arraunlari Berrin, Sutanen, Badian, Abarkan eta Sugarrin. Jardunaldiak 21:00etan hasiko dira eta aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa izango da.
Jardunaldi bakoitzaren inguruko informazioa:
- Ostirala, Azaroak 4: Mahasti Villa Magalean. Menua ikusteko
- Ostirala, Azaroak 10: Danontzat Gastroteka. Menua ikusteko
- Ostirala, Azaroak 11 : Abarka Jatetxea. Menua ikusteko
- Ostirala, Azaroak 11: Sutan. Menua ikusteko
- Osteguna, Azaroak 17: Badia Taberna. Menua ikusteko
- Larunbata, Azaroak 19: Arraunlari Berri. Menua ikusteko
- Larunbata, Azaroak 19: Sugarri. Menua ikusteko
- Ostirala, Azaroak 25: Tatapas Gastroteka. Menua ikusteko
- Ostirala, Abenduak 2: Mahasti Villa Magalean. Menua ikusteko