Caritasek irmo salatu zuen osoko bilkuran etxerik ez duten askori haien eskubideak ukatzen zaizkiela esparru anitzetan.
Joan den ostiralean osoko bilkura egin zen Irungo Udalean, eta Caritas Gipuzkoak hitza hartu zuen etxerik gabeko pertsonak erdigunean jarriko dituzten politika publiko konprometituak eskatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoan 2.800 pertsona daude bazterketa egoera larrian, Caritasek zabaldu duenez, eta horietatik 846, pandemia hasi ondoren prestatutako aldi baterako ekipamenduren batean dago, ostatu hartuta.
Salatu dute etxerik ez duten askori ukatu egiten zaizkiela beraien eskubideak, esate baterako, osasun laguntza, etxebizitza, gizarte babesa eta erroldatzea. Baita ere gizartean eta komunitatean parte hartzea ere. Irmo deitoratzen ari dira urraketa hau orain martxan den Estaldurarik gabe kanpainan.