Biolentzia matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur
Azken bi asteetan bi eraso salatu dira Irunen. Azkena, larunbat honetan. Gaur, 12:30ean, elkartzeko deia egin dute.
Urriaren 29, goizean, 86 urteko erasotzaile bat atxilo eraman zuen Ertzaintzak, bere bikotekidearen kontrako eraso matxista egin ondoren.
Iskanbila zegoela jakin zuela esan du Ertzaintzak, eta orduan, zaintza lanetan zebilen herritarren babeserako patruila bat hurbildu zen eta gertatutakoa identifikatu zuten.
Biolentzia matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 12:30ean, San Juan plazan.
Bi astetan Irunen egon den bigarren indarkeria matxista kasua litzateke asteburu honetan gertatutakoa. Horri erantzuna eman dio udalak, beste behin, adierazpen instituzional baten bidez eta beharrezko laguntza osoa eskaini diote biktimari.