Autobus zerbitzu berezia, hilerrira igotzeko
Trafikoa moztuta egongo da hilerrira iristeko eta bertaratzeko autobus zerbitzu berezia erabiltzea eskatu du udalak.
Biharkoa Domu Santu eguna da eta udal hilerrira joateko zirkulazioan hainbat aldaketa egongo direla aurreratu du udalak. Era berean, autobus zerbitzu berezia jarriko dute.
Blaia inguruko zirkulazioa
Dagoeneko murrizketak egin dituzte hilerri inguruko trafikoan. Segun eta zenbat auto gerturatzen diren uzten ari direla pasatzen da orain arte egiten ari direnari buruz emandako zehaztasuna.
Bihar, egun osoz egongo da Blaia ibilbidea itxita (08:00-1930) eta GI-636 errepidetik, Arenas Carrilloko bidegurutzetik eta Teodoro Murua kaletik ahalko da iritsi. Ezingo da hilerriko ate nagusiaren parean aparkatu.
Autobus zerbitzu berezia
Hiri barruko autobus zerbitzuko 3. lineak ohi zerbitzua eskainiko du, jaiegunetan egiten duen ordutegia eskainiz. Horrez gain, hiri barruko autobus zerbitzu berezia ere erabili ahalko da hilerrira gerturatzeko.
Autobus berezia hiriko kale nagusietan ibiliko da eta San Migel auzoko Gurutze Gorriaren geltokiraino iritsi. Txartelak 1,55 euro balio ditu eta ez dute balio Lurraldebus eta MUGI txartelek.
Gurutze gorritik irteerak: 09:00; 09:30; 10:00; 10:20; 10:40 11:00; 11:20; 11:40; 12:00; 12:20; 12:40 13:00;13:20; 16:00; 17:00; 18:00; 16:20; 17:20; 18:20; 16:40; 17:40.
Hilerritik irteerak: 09:45; 10:20; 10:40; 11:00; 11:40; 12:00; 12:40; 13:00; 13:40; 16:20; 16:40; 17:00; 17:20; 17:40; 18:00; 18:20; 18:40.