Udaltzainak eta Babes Zibilekoak zoriondu ditu udalak
20 edo 30 urte baino gehiago agente izaten daramatenak izan dira gaur errekonozimendua jaso dutenak.
Irungo Udalak zorion eta errekonozimendu diplomak banatu ditu gaur udaltzainen eta babes zibileko kideen artean. Bertan izan dira alkatea eta Cristina Laborda, Udaltzaingoaren ordezkaria.
Zehazki, 20 edo 30 urte baino gehiago udaltzain izaten dabiltzanak zoriondu dituzte. Horietatik zortzik 30 urte baino gehiago daramate eta hamabostek 20 urte baino gehiago.
Funtsezkoak direla eguneroko bizitzarako bi agente horiek esan du Santanok. “Askotan, gauzek behar bezala funtzionatzeko arduradunak dira. Ez da erraza denoi atsegin ematea, eta ziur nago eguneroko bizitzan egoera konplexuei aurre egin behar diezuela. Horregatik da zuen lana are baliotsuagoa”.
Bi agenteri errekonozimendu berezia egin zaie, bihotz biriketako geldialdia izan zuen pertsona bat suspertzeagatik, eta beste bat, sute baten ondorioz eraikinean harrapatuta geratu ziren batzuk ebakuatzegatik.
Santanok ez ezik, Udaltzaingoko ordezkariak zoriondu ditu udaltzainak ere. Esan du hauen lana “oso eredugarria” izan daitekeela belaunaldi berrientzat eta hiriarekin konprometitutako pertsonak direla baieztatu du.