Abendura arte hilerriko kapera itxita egongo da
Egokitze eta berritze lanak egiten ari dira. Obrak direla eta azaroaren 1ean, Domu Santu Egunean ezinezkoa izango da kapera erabiltzea.

Duela zenbait aste hasi zituzten Hondarribiko hilerriko kaperako teilatua egokitzeko eta berritzeko lanak. Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez kapera oso egoera “kaxkarrean” aurkitzen zen.
Lanok abenduaren hasieran amaituko direla aurreikusi dute. Beraz, datorren astean, Domu Santu Egunean ezinezkoa izango da kapera erabiltzea. Hala ere, hilerri hasieran kaperaren funtzioak betetzen dituen karpa bat ipini dute.
Bestalde, Domu Santu Egunean, hilerrira Gabriel Aresti kaletik (Abarka Jatetxeko biribilgunetik) igo beharko da eta irteera aldiz, Torreko Aldapatik (Labrederretik).