Hilabetero egingo dute presoen aldeko afaria
Muara tabernan Hondarribiko Sustengo taldearen eskutik antolatutako afaria da. Hilero azken ostiraletan egingo dute. Izen emate epea gaur 21:00etan amaituko da.
Presoen aldeko afaria. Hilabetero, azken ostiraletan presoen aldeko afaria antolatuko dute Muara tabernan, Hondarribiko Sustengu taldearen eskutik. Ostiral honetan beraz, afaria egongo da. Izen emate epea gaur 21:00etan amaituko da.
Afaria 21:00etan izango da eta honako menua prestatu dute: Arrain zopa, perretxiko nahaskia, legatza saltsan eta azkenik, gazta tarta edo natilak aukeran.

