Errugbilarien garagardo festa, bihartik aurrera
Bihar eta etzi artean, Txingudi Errugbi taldeak antolatutako Oktoberfesta ospatuko dute hiriko Kale Nagusian.
Oktoberfest garagardoaren festak bihar eta etzi, hilak 28 eta 29, Irungo Kale Nagusia hartuko du. Txingudi Errugbi taldeak antolatutako jaialdian, Irungo Udalaren laguntza eta Sorginak, El Tostadero, Gaztelumendi eta Txingudi Errugbi taldearen tabernen parte hartzea izango dute errugbilariek.
Kale Nagusira bertaratzen direnek garagardo nazional eta inportaziokoak dastatzeaz gain, zuzeneko musikaz, pintxoez, opariez eta giro apartaz gozatuko dutela nabarmendu dute antolatzaileek.