EH Bilduk autobusak antolatu ditu azaroaren 12an Bilbora joateko
Azaroaren 12an manifestazio nazionala egingo du koalizio abertzaleak Bilbon. Bertara joateko autobusak antolatu dituzte Irun eta Hondarribitik, eta izena eman daiteke jada.
Azaroaren 12an, larunbata, manifestazio nazionala egingo du EH Bilduk Bilbon, ‘Euskal olatua geldiezina’ lelopean. Manifestazioa 17:30ean irtengo da La Casillatik, eta “Bilboko kaleak hartzeko” deia egun du koalizio abertzaleak, “beste Euskal Herri bat posible dela erakusteko”.
Gauzak horrela, aurtengo manifestazioarekin “gure konpromisoa berretsi” eta azaroaren 12an Bilboko kaleak berriro beteko dituztela azaldu du EH Bilduk. “Ez gaituzte geldituko, aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte”, baietsi dute alderdiko kideek.
Manifestazio horretara joateko, autobusak antolatu ditu EH Bilduk Irun eta Hondarribitik. 15:15ean irtengo dira Hondarribitik (Miramarretik), eta Irunen bi aukera jarri dituzte: 15:30ean Bixeran edo 15:40an Landetxan. Izena emateko galdetegi bat jarri dute herritarren eskura. Horrez gain, irun@ehbildu.eus helbidera idatziz ere eman daiteke izena, izen-abizenak, kontakturako telefonoa eta autobusa Miramarren, Bixeran edo Landetxan hartuko den zehaztuz.