Ipuin kontalaria, gaur, liburutegian
4-7 urte bitarteko haurrentzako ipuin kontalari saioa izango da. Datorren astean, berriz, 'Cuéntamen un cuento' filma eskainiko dute.
Gaur arratsaldean, 18:00etan, haurrentzako ipuin kontalari saioa eskainiko dute Hondarribiko Liburutegian. Zehazki, 4-7 urte bitarteko haurrei zuzendurikoa izango da. Sarrera librea da eskaintzen diren plazak bere arte (30 plaza). Hala ere, tokia ziurtatzeko aldez aurretik izena ematea gomendatzen da.
Datorren astean, berriz, (azaroak 2), ‘Cuéntamen un cuento’ filma eskainiko dute. 19:00ean. Filma 16 urtetik gorakoentzat izango da.