Iosu Alvarez: "Eusko Jaurlaritzak mahaian kolpea jo du"
Joan den astean, Eusko Jaurlaritzak Taiala eskolan ezohiko garbiketa agindu zuen. Hondarribiko PSE-EEren bozeramaileak Jaurlaritzaren jokabidea eskertu du.
Joan den astean Eusko Jaurlaritzako lan eta Enplegu sailak, ISS enpresari, herriko ikastetxeetan garbiketa egitea agindu zion, ikastetxeetan zikinkeria gehiegi pilatu dela ondorioztatu ondoren.
Josu Alvarezen ustez, harturiko aginduarekin Jaurlaritzak “mahai gainean kolpea jo” du eta harturiko erabakia ontzat hartu eta eskertu duen arren, honakoak eskoletako osasun arazoa konponduko ez duela iritzi du.
Bestalde, Hondarribiko Sozialistak grebarekin, eta honek sortzen dituen arazoekin kezkaturik badaude ere, langileek grebarako eskubidea defendatu dute, “haien lana giltzarri izanik”. Azkenik, negoziaketari dagokionez, “ahalik eta lasterren” hitzarmen batera heldu daitezela eskatu du Alvarezek alderdiaren izenean.