Enpresen ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak
Guztira 120.000 euro ezarriko ditu udalak ekintzailetza proiektuei sostengua emateko eta bertako merkataritzari lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.
Gaur goizean aurkeztu dituzte enpresen ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzeko diru laguntzak. Aurkezpenean Maria Serrano zinegotziak eta BAAJ enpresako Javier Sanzek parte hartu dute. 2021ean beren lokaletan hobekuntzak egin zituztenei zuzendutako dira laguntzak dira eta guztira 120.000 euro ezarriko ditu udalak; 55.000 euro ekintzailetzarako eta 65.000 euro lehiakortasuna hobetzeko.
Diru laguntza hauek bereziak izango dira Alde Zaharreko ekintzaileentzako. Gune historikoari bultzada bat emateko helburuarekin, bertako ekintzailetza proiektuek diru laguntza handiagoak jasoko dituzte. Hortaz gain, Ticket Bai jartzeko udalak aurreikusia zuen kopurua diru laguntza hauetan txertatu dutela gaineratu du zinegotziak.
joan den urteko deialdian diru laguntza hauen onuradun izan zen Javier Sanz eta aurkezpenean laguntza hauen garrantzia azpimarratu nahi izan du: “bertoko enpresentzat oso laguntza onak dira”.
Izen ematea azaroaren 21era arte zabalduko da eta Hondarribiko Udalaren webgunean egin beharko da.