Zaisa Txingudi gogotsu hirugarren garaipena eskuratzeko
Bera Bera B-ko mutilen zelaira joango dira larunbatean seniorrak. Aldiz, 16 urtetik beherakoak, Getxo B izango dute aurrez aurre.
Zaisa Txingudik bi garaipen eta berdinketa bat lortu ditu orain arte jokatu dituen hiru partidetan. Bera Bera Bren aurka izango da hurrengo lehia larunbat honetan, 17:30ean, eta prestaketa lanetan dabiltzala dio taldeak.
Gogotsu daude Kote Olaizola estadiora itzultzeko, 8 eta 17 irabazi baitzuten azken aldian. Jokalari guztiak sasoian daudela dio Iñigo Camarero entrenatzaileak. “Mutilek bigarren garaipena lortu nahi dute etxetik at eta, era berean, hurrengo asteko Gaztedi Bren aurkako etxeko partidarako pizgarri izan dadin”.
16 urtez azpikoak, Getxora
Getxo B-ren zelaian arituko dira gazteak larunbat honetan, 11:00etan, Fadurako zelaian. Zaisa Txingudiren arabera talde getxotarrak Euskadi eta Espainiako harrobi garrantzitsuenetakoa dauka, eta hori gutxi balitz, 16 urtez azpiko bi talde osatu dituzte.
Bizkaiko taldeak bederatzi puntu batu ditu oraingoz eta partida zaila izango dela aurreikusten du talde bidasoarrak. “Emaitza edozein dela ere, partida honek, zalantzarik gabe, mugako jokalariei ikasteko aukera emango die”.