Zilarrezko domina BATeko neskentzat, Espainiako txapelketan
Nesken harrobiak berri onak ematen jarraitzen du eta izugarrizko sailkapenak lortu zituzten joan den asteburuan.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) emakumeen kadeteak Camargora (Kantabria) joan ziren pasa den larunbatean, 16 urtez azpiko Espainiako txapelketako B finala jokatzeko. Klubak urteak zeramatzan txapelketa honetan parte hartu gabe. Eskerrak eman dizkiote taldea osatzen lagundu dieten Haurtzaro, Errenteria-Orereta eta Pasai Donibaneri.
Bigarren sailkatu zirela neskak azaldu du taldeak, 11.398 punturekin; garaile izan ziren Ciudad de Lugones taldekoak, 11.649 punturekin. Batgirls deitzen zaien atletek taldea egiteko gaitasuna eta sendotasuna dutela adierazi du BATek. “Oinarrizko lana eta eskola fruituak ematen ari diren sintoma positiboa”.
Lehen postu ugari egon ziren. Elaia Tapiak pertika jauzian parte hartu zuen lehen aldiz, eta 2,50 metroko jauzirik onena egin zuen; Naia Llorentek altuera jauzian 1,60 metroko saiakera egin zuen; Izaskun Sanzek lasterketa bikaina egin zuen 1000 metroko luzeran, 3:12,06ko denbora egin zuen; Leire Martiarenak 100 metrotan egin zuen korri eta 13,37 segundoko marka egin zuen.
Bigarren sailkatu asko ere izan ziren. Alaine Agerraldek 300 metro hesietan, 45,84 segundoko denbora egin zuen; Erreleboetan, 4×100 eta 4×400 metrokoetan, 52,73 segundo eta 3:02,84ko denbora egin zuten, hurrez hurren. Errelebo motzenean Izaro, Alaine, Nora eta Claudia aritu ziren; beste erreleboan, Mariela, Leire, Eider eta Nereak.
Hirugarren postua Mariela Beraza eta Irati Errorentzat izan ziren. Lehenak, 300 metroetan, 45,02 segundo egin zituen; bigarrenak, 1500 oztopo lasterketan, 5:55,42ko denbora.
Laugarren honako hauek izan ziren: Nerea Lopez 600 metroko lasterketan, 1:54,94ko denborarekin; Oihana Amado xabalinan, 23,95 metro egin zituen. Bosgarren postuan, Uxue Mitxelena geratu zen, diskoarekin, 20,80 metro egin zituen; Nora Aramendik 100 metro hesietan, 16,95 segundo egin zituen; Elene Casadok 3000 metroko lasterketan, 11:40,83 egin zituen. Seigarren izan ziren Arane Eizagirre, Maddi Iradi eta Eider Zumeaga. Hurrenez hurren, pisuan 7,11 metroko denbora, luzera jauzian 4,51 metro eta jauzi hirukoitzean 9,53 metro.
Zazpigarren izan ziren Enara Sancho eta Maria Bauza. Sanchok mailuarekin 24,14 metrokoa egin zuen eta Bauzak 300 metroko martxan, 22:04,76ko denbora.
Zornotzako Kross Internazionala
Igandean Zornotzako Kross Internazionala izan zen eta 16, 18 eta 20 urtez azpikoak joan ziren. Krossen denboraldia hasi zen.
16 tea 14 azpikoetan hamar atleta aritu ziren korrika. Hona hemen neskek lortutako emaitzak:
Zortzigarren postua Izaskun Sanzentzat, 05:29 minuturekin; hogei eta hirugarren postua Mariela Berazarentza 06:02 minuturekin; hogei eta laugarren postua Elene Casadorentzat 05:03 minutu egin zituelako; hogei eta zazpigarren sailkapena Irati Errorentzat, 06:08 minuturekin; hogei eta bederatzigarren izan zen Maria Bauza 06:09 minutuko markarekin.
Mutilen emaitzak honako hauek dira:
Hamabigarren izan zen Hugo Vazquez 09:24 minuturekin; hamahirugarren Lukas Cabezon 09:27 minuturekin; hamabosgarren Julen Mendoza 09:28 minuturekin; hemezortzigarren Alai Cabello 09:34 minuturekin; eta hemeretzigarren Xabier Elortegi 09:35 minuturekin.
18 eta 20 urtez azpikoetan bost atleta aritu ziren, gizonen kategorian. Emaitzak hauek izan ziren:
Hamabigarren izan zen Adur Ugartemendia, 15:46 minutu behar izan zituen; hamalaugarren Iker Ibarguren, 15:56 minuturekin; berrogei eta zazpigarren Julen Casado, 17:34 minuturekin; hirurogei eta bosgarren Unax Aranburu, 18:26 minuturekin; hirurogei eta seigarren Josu Iturrioz, 18:27 minuturekin.
Absolutuan BATeko ordezkari bakarra Ainoa Hortelano izan zen eta berrogei eta seigarren postua lortu zuen, 31 minutu eta 39 segundurekin.