Artalekuko giroa ostatuetara eramateko zozketa
Gaur hasiko da Europa Leaguea, eta astearteetan partida jatetxeetan ikusiko dutenek, saria izan dezakete. Europa Leaguean laugarren aldiz segidan jokatuko du Bidasoak.
Gurutz Aginagalde C.D presidenteak oroitu du kolaborazio puntualak egin izan dituztela neurketa berezietan eta horrelako dinamika gehiago segiteko prest daudela. “Formula gehiagotara irekita gaude, eta jakin badakigu batez ere partidu egunetan San Juan plaza ingurua, Luis Mariano eta Zabaltza plaza direla jende gehien erakartzen dutenak, baina ekimena Irungo auzo guztietako tabernetara irekita dago”.
Bestalde, sarrerak erosteko aukera zabalik dago. Hasierako epea urriaren 18an amaitu bazen ere, Europa abonua erosi ez duten bazkideek prezio berberetan egin dezakete, Bazkide Gunean sartuz eta salgai dauden sektoreetan eserleku bat aukeratuz.
Gainera, salmenta orokorra ere aktibo dago. Bazkide ez direnentzako abonuak (20 eta 75 euro artean) eta portugaldarren aurkako lehen jardunaldirako sarrerak (5 eta 18 euro artean) ere salgai daude klubaren webgunean.

