Santiagotarrak, txapeldun Gipuzkoako Txapelketan
Orotara, 24 domina poltsikoratu zituzten klubeko ordezkariek Ur Bizietako Eslalon Olinpikoaren Gipuzkoako Txapelketan.
Larunbatean Ur Bizietako Eslalon Olinpikoaren Gipuzkoako Txapelketak jokatu ziren Orthezeko kanalean, eta Santiagotarrak taldekako sailkapenean txapeldun izendatu zen 24 dominarekin: urrezko zazpi, zilarrezko beste zazpi eta brontzezko hamar.
Urrezko domina lortu zutenak:
- Lauren Lacabane, K1 kadetetan.
- Aitor Iriondo, K1 juniorretan.
- Xabier Manterola, K1 beteranoetan.
- Maialen Olaso, C1 juniorretan.
- Oier Diaz, C1 kadetetan.
- Haritz Azanzaren, Mikel Ormazabalen eta David Perezen patruilak, C1 seniorretan.
- Unai Santa Cruzen, Lauren Lacabanen eta Oier Diazen patruilak, C1 seniorretan.
Zilarrezko domina lortu zutenak:
- Unai Santa Cruz, K1 kadetetan.
- Xuban Portos, K1 seniorretan.
- Haritz Azanza, C1 seniorretan.
- Izar Garcia, K1 juniorretan.
- Javier Arruabarrenaren, Aitor Iriondoren eta Oscar Garciaren patruilak, C1 juniorretan.
- Oier Amianoren, Oier Olasoren eta Asier Martinezen patruilak, K1 kadetetan.
Brontzezko domina lortu zutenak:
- Oier Diaz, K1 kadetetan.
- Javier Arruabarrena, K1 juniorretan.
- Haritz Azanza, K1 seniorretan.
- Izar Garcia, C1 juniorretan.
- Lauren Lacabane, C1 kadetetan.
- Javier Arruabarrena C1 juniorretan.
- Mikel Ormazabal, C1 seniorretan.
- Maialen Olaso, K1 juniorretan.
- Asier Lopezen, Julen Lunaren eta Telmo Francoren patruilak, K1 kadetetan.
- Xuban Portosen, Unai Lazkanotegiren eta Aimar Aranaren patruilak, K1 seniorretan.