Obrak egiten hasi dira Santa Elena ermitan
Irisgarritasuna hobetu nahi dute eta teknologia berriak txertatzeko erraztasunak jarri. Bi hilabete iraungo dituzte.
Santa Elena ermita hobetzeko lanekin hasi dira gaur eta lan hauen asmoak ermitako erakusketan teknologia berriak txertatzea eta irisgarritasuna hobetzea direla dio udalak.
Bi hilabete iraungo dituzte obrek, eta zuzendaritza lanetan ariko da ZETABI Arkitektura Bulegoko Aitor Zubia arkitektoa. Esate baterako, Artzaini Onaren katedraleko dorrea berritu zuen edo Bergarako San Pedro eliza birgaitu.
Oiassoko nekropolitaren 3D-ko birsorkuntza ahalko da ikusi lan hauekin bukatzean. Horretarako, instalazio elektrikoa eta argiztapena berrituko dituzte eta komun bat jarriko dute sakristian.
Ate nagusitik aztarnategira sartzeko aukera sortuko dute, pasarela batekin. Era horretan, aztarna arkeologikoak gertuagotik ahalko dira ikusi.
Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso dute, “Santa Elena ermita babes bereziko ondasun kulturalaren balioa aitortzeko eta ezagutzera emateko”. Proiektuak 176.685,00 €-ko aurrekontua du.