Real Unionek Cadiz jasoko du Espainiako Kopan
Espainiako Kopako lehen kanporaketak zozkatu dira gaur, eta Real Unionek Lehen Mailako Cadiz jasoko du azaroaren 12 eta 13ko asteburuan.
Espainiako Errege Kopako lehen kanporaketak zozkatu dira gaur goizen Las Rozasen (Madril), Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan, eta Real Unionek bere lehen arerioaren izena ezagutu du: Cadiz.
Txuribeltzak, hortaz, Lehen Mailako talde baten aurka lehiatuko dira azaroaren 12 eta 13ko asteburuan, Stadium Galen, etxean. Partidaren data eta ordutegia ez dituzte zehaztu oraindik.