Memoria historikoaren legea hobetu nahia adierazi zuten atzo Pikoketan
Iaz eta aurten Pikoketan gertatutakoari buruzko datu gehiago jakin dira, hala nola, 20 pertsona hil zituztenaren susmoa, Pilar Valles eta Mercedes Lopezen aurpegiak ezagutzea eta Miguel Lorenzo Pascual biktimen zerrendara batzea.
Atzo, 1936ko abuztuan Pikoketan indar faxistek hildakoak oroitu zituzten. Nicolas Gerendiain Errepublikarren elkarteak antolatu zuen urteroko omenaldia.
Txalaparta doinuekin hasi zuten ekitaldia eta Miguel Usabiagak hartu zuen hitza, senideen eta eraildakoen izenean. Amaieran, Santi Jimenez Memoria zinegotziak eta David Nuño Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta beste hainbat alderditako kidek parte hartu zutela adierazi du elkarteak, esaterako, Jon Hernandez alderdi komunistakoak.
Lore eskaintzak itxi zuen omenaldia. Aldi berean Eusko Gudariak, Riegoren ereserkia eta la Internacional abestu zituzten. Lotura honetan ikus daitezke goiz horretako argazkiak.