'Ma-mamia' da Nazioarteko Erdi Aroko Pintxorik onena
Bigarren aldiz jarraian, Nazioarteko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan, lehen postua eskuratu zuen Tatapas Gastrotekako Adur Arrietak.
Asteburuan Marvaon (Portugal) egin zen Nazioarteko Erdi Aroko Pintxo lehiaketa. Bertan izan zen Adur Arrieta ‘Ma-mamia’ pintxoarekin. Lehia estu joan izen, sukaldari denek maila handia erakutsi baitzuten. Hala ere, bigarrenez, (2019an eskuratu zuen garapena) beste guztien gainetik gailendu zen Arrietaren pintxoa. Mokadu onenaren aipamena jasotzeaz gain 500 euroko saria eskuratu zuen sukaldariak. Bigarren saria Seve Garciak jaso zuen (Oasis de Jerez jatetxea), eta hirugarren saria, originaltasunaren saria, Pablo De Franciscok (El Balcón del Dulce jatetxea).
Tatapas Gastrotekako sukaldaria oso eskertuta agertu zen saria jasotzerakoan eta garaipena Taliska Victoriari, haren emazteari eskaini zion. Ondoren, bizitako esperientzia “oso polita” izan zela adierazi eta sukaldarien artean izan zuten “giro ona” nabarmendu zuen. Amaitzeko, Tatapas Gastrotekako lankideei eskerrak eman zizkien.