'Kantu bat gara' solidarioa egingo dute, harrera sarea babesteko
Abenduaren 28an Jon Maia bertsolariak emanaldi berezia eskainiko du Donostian.
Kantu bat gara proiektua 2021 urte bukaeran aurkeztu zuen Jon Maia bertsolariak eta ordutik zenbait kontzertu eskaini ditu Euskal Herritik.
Oraingoan, emanaldi berezi eta solidario bat antolatu du abenduaren 28rako Donostiako Kursaalen. Irungo Harrera Sarea eta Donostiako Kaleko Afari Solidarioak taldeak izango dira ekitaldi honetan bidelagun. Kontzertuan bildutako dirua, bi elkarte hauei emango dietela adierazi du Maiak.
Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude lotura honetan.