Harresilanda kalean, azken ukituak
Bihartik ostiralera arte Harresilanda kalea itxita egongo da azken egokitze eta margotze lanak egiteko.
Joan den ostegun eta ostiralean hasi zituzten lanok, fresatze eta asfaltatze lanak egin ondoren, aste honetan azken ukituak emango dituzte. Bihartik ostiralera arte, beraz, Harresilanda kalea itxita egongo da. Errepidearen azken egokitze eta margoketa lanak egingo dituzte.
Autoek mendebaldeko sahiesbidetik eta Minasoroeta kaletik joan beharko dute.