[Galeria eta bideoa] Arantxa Lasalderen omenaldia, jendetsua
Jende mordoa bildu da hondarribiarren omenean prestatutako ekitaldian. Hainbat kalejirek kolorea eman diote herriko kaleei.
Jendetza bildu da gaur goizean Hondarribian aurten zendu den Arantxa Lasalde omentzeko. Haur, gazte eta heldu, denentzako txokoa egon da herriko kaleetan zehar. Deialdia jendetsua izan da, 23 elkartek hartu baitute parte ekitaldian. Buruhandi eta txistulariez lagunduta, hainbat kalejirek kolorea eman diote goiz eguzkitsuari. Jai giroa nabarmena izan da Hondarribian. Herriko kaleak hartu ondoren, Itsas Etxea Auditoriumera joan dira bertaratutakoak ekitaldi nagusia egiteko eta Lasalderen figura oroitzeko.
Hona hemen goizak eman dituen hainbat argazki eta bideo bat: