Harresilanda kalea bihar arte itxita
Iturriberritik Santa Engraziako biribilguneetaraino itxiko dute errepidea asfaltatze lanak egiteko.
Harresilanda kalea Hondarribia kalez Kale Hobetzen programa bete betean sartu da. Azken asteotan egokitzapen lanak egiten aritu dira, eta orain, asfaltatze lanei ekingo diete. Gaur eta bihar artean Iturriberritik Santa Engraziako biribilguneetaraino doan errepidea itxita egongo da. Asteburuan, berriz, normaltasunez zirkulatu ahal izango da bertatik eta datorren astelehen gauean margoketa lanak hasiko dituztela aurreratu du udalak.
Lanak sahiesteko minasoroeta kaletik igaro beharko da.