Euskaraldiaren batzorde irekirako deia
Datorren asteazkenean bilduko dira Palmera Montero gunean. Euskaraldiaren jarraipena izango dute aztergai.
Euskaraldiaren III. edizioa azken txanpan sartu da. Hilabete falta da soilik 11 eguneko ariketa hasteko eta egitasmoaren bueltakoak antolatzeko eta orain artekoaren jarraipena aztertzeko batzorde irekia egingo dute urriaren 26an, 18:30ean, Palmera Montero guneko 2.aretoan.