Errege Magoen desfilea eta inauteriak prestatzen hasiko dira
Bi egun horietako egitaraua antolatzen hasteko, bilerak deitu dituzte Amaia KZn datorren asteartean eta asteazkenean.
Irungo Udala dagoeneko prestatzen hasi da Errege Magoen desfilea eta inauteriak, eta egun horietako egitarauak antolatzeko, bilerak egingo dituzte datorren astean.
Asteartean, hilak 25, 19:00etan, Amaia KZn, inauteriak presatzeko bilera egingo da parte hartu nahi duten konpartsa eta elkarte guztiekin. Datorren urteko inauteriak otsailaren 16tik 21era izango dira.
Asteazkenean, berriz, hilak 26, 19:00etan, Amaia KZn, Errege Magoen desfilea antolatzeko bilera egingo dute parte hartu nahi duten elkarte guztiekin. Bilera horretan, eragile bakoitzeko bi kidek parte hartu ahalko dute gehienez.