Zazpi udal langile berri kontratatuko dituzte
Bi administrariren, bi margolariren, bi peoien, eta elektrikari baten bila dabil Hondarribiko udala. Lanbiden eman beharko da izena.
Hondarribiko udalak zazpi kontratazio berri egingo ditu: bi administrari, bi margolari, bi peoi, eta elektrikari bat. Interesdunek, Lanbideren orrira jo beharko dute, izena emateko. Kontratazio hauek “hiritarrei ahalik eta zerbitzu egokiena emateko asmoz” egingo dituzte.