Hondarribian Memoria Demokratikoaren legea aplikatzeko eskatu du PSE-EEk
Besteren artean, Ramon Perez Hondarribiko azken alkate errepublikanoa onartzeko eta horretarako zenbait ekintza garatzeko eskatu diote EAJri.
Urriaren hasieran onartu zuten Memoria Demokratikoaren legea, senatuan lehenik, goi ganberan ondoren. Hori ikusirik, lege hori herrian aplikatzeko eskatu zuen atzo Hondarribiko PSE-EEk.
Lege honek, agintari frankistek auzipetutako zenbait pertsonen auziak behin betiko baliogabetu ditu. PSE-EEren aburuz, honek bide ematen du frankismoak zerbitzutik banandutako maisu-maistren eta funtzionarioen onarpenean aurrera egiteko, bai eta, Ramon Perez Hondarribiko alkate izateagatik errekonozimendua emateko ere. “Errepresioaren eta erbestearen ondorioz, ez zuen aintzatespenik izan”. Zentzu horretan, Udaletxeko Areto Nagusian dagoen Francisco Sagarzazu alkatearen soinari 36. artikulua ezartzeko eskatu dute ere. Azkenik, 14. artikuluak dioen bezala, biktimek egia jakiteko eskubidea dutela nabarmendu, eta erronkarekin jarraitzeko eskatu dute sozialistek. Udal Artxiboan dagoeneko ikerketaren zati bat eginda dagoela onartu badute ere, lanean aritu behar dela iritzi dute.