Gizon bat atxilotu dute urruntze agindua urratzeagatik
Astelehenean eraman zuten atxilo eta atzo espetxean sartzeko agindua eman zuen Agintaritza Judizialak. Bikote ohiarekiko urruntze agindua ez zuen bete.
Astelehenean 28 urteko gizon bat atxilo eraman zuten Irungo Ertzaintza etxera bere bikote ohiaren etxean baimenik gabe sartzeagatik. Urruntze agindua zeukan gizonak genero indarkeriagatik eta aurretik egindako sexu erasoengatik, Ertzaintzak adierazi duenez.
Atzo Agintaritza Judizialean aurkeztu zuten gizona eta kartzelan sartzeko agindua eman dutela azaldu du Ertzaintzak. Bizilekua bortxatzea, sexu-erasoa eta epailearen agindua urratzea egotzi diote.