Udalbatza osoak gaitzetsi du asteleheneko eraso sexista
Laguntza eta baliabide guztiak biktimari eskaini diotela adierazi du udalak.
Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek gaitzetsi dute astelehenean Irunen jazotako eraso sexista, adierazpen instituzional baten bidez.
“Irungo Udalak gaitzespen gogorrena azaldu nahi du gure udalerrian berriki gertatutako eraso sexistaren aurka, eta bere laguntza nahiz begikotasun osoa adierazi nahi die erasoa pairatu duen emakumeari eta bere ingurukoei. Udalak dituen informazio eta baliabide guztiak jarri ditu erasotako emakumearen esku, baita bere onera etortzeko prozesuan behar izan dezakeen laguntza guztia ere”
Adierazpena osorik lotura honetan irakur daiteke.