Pikoketan fusilatutakoak omenduko dituzte igande honetan
Indar faxistek Pikoketako frontean hildako 14 errepublikanoak omenduko dituzte, Nicolas Gerendiain elkarteak deituta.
Pikoketan 1936ko abuztuaren 11n faxistek hil zituztenak oroituko dituzte 86.urteurrenean. Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak finkatu du hitzordua igande honetarako Pikoketan (hilaren 23a da) 12:30ean.
Bertan, orain arte fusilatu eta identifikatu dituztenak izango dituzte gogoan. Deia luzatu duen elkarteak hildako horien informazioa lotura honetan du eskuragarri. Honako hauek izan ziren faxismoaren biktimak:
- Mertxe Lopez Cotarelo. 17 urte zituen hil zutenean.
- Pilar Valles Bikuña. 17 urte zituen hil zutenean.
- Jose Maria Arruti Idiakez. 18 urte zituen hil zutenean.
- Victor Genua Montiano. 25 urte zituen hil zutenean.
- Jesus Lopez Casado. 26 urte zituen hil zutenean.
- Agapito Dominguez Taguada. 23 urte zituen hil zutenean.
- Bernardo Usabiaga Jauregi. 18 urte zituen hil zutenean.
- Manuel Justo Alberti. 22 urte zituen hil zutenean.
- Vicente Argote. 47 urte zituen hil zutenean.
- Agustin Miguel Bermejo. 39 urte zituen hil zutenean.
- Felix Luz Etxeberria. 27 urte zituen hil zutenean.
- Miguel Jacinto Lopez Martinez. 49 urte zituen hil zutenean.
- Miguel Lorenzo Paskual. 35 urte zituen hil zutenean.
- Angel Braña Lopez.
Memoria historikoa udal zerbitzua
Askok eta askok ez dakite non dauden Gerra Zibileko eta Frankismoko biktimen gorpuak eta Irunen Memoria Historikoko udal zerbitzuak bilatzen laguntzen die biktima horien senideei aholkularitza ematen, garaiko testigantzak, dokumentuak eta objektuak biltzen.
Bulegoak dokumentazio guztia biltzen laguntzen du eta historia gizarteari zabaltzeko konpromisoa hartua dute. Ikerketarako DNAren lagin bat nola atera aholkatu egiten du zerbitzuak ere.
Bulegoa Pikoketa karrikako Ikust Alaia jauregian dago eta hitzordua eskatzeko telefonoa 943 505 152 da. Informazio gehiago, udalaren orrialdean ikus daiteke, memoria historikoaren atalean.