Mendea bete du Josefa Gelbenzu irundarrak
Jose Antonio Santano alkateak bisita egin eta hiriaren izenean oroigarri bat eman zion ehun urte bete dituen irundarrari.
Josefa Gelbenzu Ibargoien irundarrak ehun urte bete zituen atzo familiaz inguratua. Jose Antonio Santano alkatearen bisita jaso zuen bere etxebizitzan, alkateak pandemiaren ondorioz eten behar izan zituen bisitak berreskuratu baititu. Pandemiak iraun zuen denboran, mendeurrena betetzen zutenei oroigarri bat bidaltzen zitzaien etxera; orain, baina, Santanok berriro ekin die bisitei, eta pertsonan eman zion hiriaren izenean opari bat Gelbenzuri.