Finantzaketa kolektiboa zabaldu du Jaizkibel konpainiak
Larunbat honetan ospatuko dute Jaizkibel konpainiaren 25. urteurrena. Eguna antolatzen laguntzeko zabaldu dute finantzaketa kolektiboa.
Larunbat honetan ospatuko dute Jaizkibel konpainiaren 25. urteurrena, ‘Jai bat, herri bat, alarde bat’ lelopean. Loratzen eguna herritar guztiei irekia dagoen jaialdia da eta ekintza berezi ugari prestatu dituzte: Ibilbide historikoa, herri bazkaria, ekitaldia eta kontzertuak egongo dira. Konpainiatik aurreratu dutenez, goizean egingo den ibilaldi historikorako plaza guztiak bete dira, jende ugari kanpoan utzi behar izan dutelarik. Urteurrena ospatzeaz gain, erronka garrantzitsuei ere aurre egingo diotela azaldu dute, elkarrizketaren bidez “konponbidera eramango gaituen” espazioak sortuz eta bultzatuz.
Egun honetako gastuei aurre egiteko, finantzaketa kolektibo kanpaina bat jarri du martxan Jaizkibel konpainiak. Jaialdiaren antolaketarako ekarpenak hurrengo link-ean jasoko dituzte. Hilabetera itxiko da ekarpenak jasotzeko lehen erronda.