Ikasle eta irakasleak, berriz ere, jolastokira
Gaur goizean "eskola garbia" nahi dutela oihukatu dute. Talaia Eskolako Guraso eta Familien elkarteak, berriz, azalpenak eskatu dizkio udalari.
Garbitzaileen eta ISS Facility Service enpresaren arteko negoziaketa airean dago oraindik. Urriaren 10ean bildu ziren azkenekoz, eta akordiora iritsi zitezkeela bazirudien arren, negoziaketa ezerezean geratu zen. Datorren bilera urriaren 24an izango dute.
Bien bitartean, Talaia eskolan egoerak okerrera egin du. Ia bi hilabete daramate gaztetxoek eskoletan eta zenbaitetan klaseak jolastokian egin dituzte, zaborretik ihesi. Gaurko egunez ordea, jolastokira irten dira Biteri eraikineko ikasle eta irakasleak. Bertan protesta egin dute. Lurrean eserita “eskola garbia nahi dugu” oihukatu dute Biteri eraikineko ikasle eta irakasleek.
Bestalde, Talaia Eskolako Guraso eta Familien elkarteak gogor erantzun dio udalari. Ostegunean, Talaia Alai proiektua jendartera plazaratuko dutelaren berri eman zuten atzo, eta poiektuan ikastetxeko arazoaren konponbidea aipatzen ez delako, “ikasleei azalpenak” eman beharko dizkietela jakinarazi dute.