Etzitik aurrera ahalko dira bozkatu aurrekontu parte hartzaileak
Urriaren 26ra bitarte egongo da irekita 1,5 milioi euro zertarako erabili erabakitzeko bozketa.
Aurrekontu parte hartzaileen prozesua azken bozketaren fasean sartu da. Bi bozketa izango dira, bata prozesu orokorrari dagokiona eta bestea gazte prozesuari dagokiona. Urriaren 20tik 26ra bitartean egin ahalko da 1,5 milioi euro zertara bideratu erabakitzeko bozka.
Honako hauek dira prozesu orokorrean bozkatu daitezkeen proposamenak:
1. Hiriko semaforo anbar kliskatzaileak eta zebrabideak aztertzea, oinezkoei segurtasun handiagoa bermatzeko.
2. 150.000 euroko ekarpen ekonomikoa publiko guztiei zuzendutako kultur jardueretarako.
3. Espaloiak konpontzea Artia auzoan.
4. Argi zaharrak dituzten argiteria publikoaren ordez LED argia duten farolak jartzea.
5. Hiriko kaleetan bankuak (hiri-altzariak) jartzea, adibidez, Alzukaitz eta Arbesko Errotan.
6. Bidegorrietan iturri gehiago jartzea.
7. Kontzertuak San Martzial 2023an, gaur egungo talde eta bakarlari nabarmenekin.
8. Katean parke bat estaltzea.
9. Zuhaitzak zaintzea, ordeztea eta landatzea Irungo hiri guztietan.
10. OIASSO 2000 FEDERAZIOA: Oinez mugitzeko zailtasunak dituzten Irungo gune eta lekuak biltzen dituen mapa digitala.
11.Instalazio fotovoltaikoa erabilera eta aplikazio publikoko elektrizitatea sortzeko.
12. Karpa finko bat jartzea aire zabaleko eremu batean, kultura-ekitaldietarako erabilera balio anitza izango duena.
13. Auzoetan berdegune gehiago.
14. Polizia Lokalaren herritarren segurtasuna eta trafiko-segurtasuna kudeatzeko eta kontrolatzeko sistemak hobetzea eta eguneratzea.
15.Bidegorri guztiak berdintzea bidegurutze guztietan.
16.Miguel de Ambulodi ingurua berrurbanizatzeko eta argiztapena hobetzeko proiektua idaztea.
17.Lapitze auzoko 2. taldea (Alei, Muinoa, Belitz, Zapatainzabala eta Piketazaharra kaleak) berrurbanizatzeko proiektua idaztea.
18.Kaleak garbitzeko makinak berritzea kutsadura akustiko txikiagoa duten ibilgailu elektrikoengatik.
19.Kanpoko rokodromoa, adin desberdinetarako 2 tirolinarekin eta Jaizubiako kirol-parkearen ondoan eserlekuak dituzten mahaiekin (Urdanibia Berri).
20.Tirolina bat Urdanibia auzoko parke handirako.
Gazteen prozesua:
-
AGENDA 2030: Irungo errekei buruzko informazio-kartelak diseinatu eta egin, hauen flora eta faunari buruzko informazioarekin.
-
AGENDA 2030: Irungo eremu berdeetan zehar intsektu etxeak kokatu.
-
CBAko ikasketa-gelako ordutegiak luzatzea.
-
Gazteen elkarteen urteko programaziorako diru-laguntzak handitzea.
-
Aisialdiko zuzendari ikastaroa.
-
Aisialdiko monitore ikastaroa.
-
25 urtetik beherako gazteentzako ikastaroak.
-
Gazteentzako jarduerak sustatzea.
-
Koru musikako jarduerak areagotzea eta abesbatzak sustatzea Gabonetan.
-
Irungo errepideetako argiztapena hobetzea.
-
Artalekuko gimnasioko instalazioak hobetzea
-
Urtean zehar 25 urte baino gutxiagoko gazteentzat aisialdi eskaintza anitza egotea: kirol lehiaketak, ekintzak, ihes gelak…