Irun eta Hondarribia, Gipuzkoako errugbiaren egoitza
Gazte errugbilarien topaketak egin dira asteburuan Bidasoan, eta Zaisa Txingudiko hainbat jokalarik hartu dute parte.
Irun eta Hondarribia Gipuzkoako errugbiaren egoitza izan dira asteburuan. Gipuzkoako 13 eta 14 urtez azpiko mutilen selekzioak entrenamendua egin zuen larunbatean Hondarribian. Urtzi Arrieta eta Mattin Petrikorena 13 urtez azpikoetan, eta Adrien Muñoz, Oier Oliveira eta Ekaitz Sanchez 14 urtez azpikoetan, izan dira Zaisa Txingudiren ordezkariak Gipuzkoako selekzioaren kontzentrazioan.
Bestalde, Gipuzkoako neska errugbilarien entrenamendua egin zen atzo Plaiaundin. Aitana Garrido, Maider Diaz, Helene Tristan, Lupe Pescador, Greta Gutierrez eta Laida Rodriguez izan dira Gipuzkoako Errugbi Federazioak antolatutako entrenamenduan parte hartu duten klubeko ordezkariak. Guztira, hogeita hamar jokalari gazte bildu ziren.
Senior gizonek, porrota
Zaisa Txingudiren senior gizonek ezin izan zuten denboraldiko etxeko lehen garaipena lortu. Iñigo Camareroren mutilek 12-19 galdu zuten Arratiko Zekorren aurka. Porrotarekin, Bidasoarrak sailkapeneko bosgarren postuan dira zazpi punturekin. Hiru jardunaldiren ondoren, Iruña taldea da sailkapeneko buru, 15 punturekin.