Giro ezin hobea Farfailarien topaketan
Atzoko egunez Kasino Zaharren lorategian elkartu ziren 230 emakume ehoziri lanak egiteko.
Sekulako harrera izan zuen atzoko egunez egin zen Farlailarien laugarren topaketak. Iruñeko, Tafallako, Leringo, Kataluniako, Burdeosko, Kantabriako, Soriako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 230 emakumek parte hartu zuten Emeki Emakume elkarteak antolatutako egunean. Bata-bestearen laguntzarekin ehoziri lanak giro ezin hobean burutu zituzten. Ekainaren amaieran hasi zen elkartearen Ehoziri taldea jardunaldia antolatzen eta “oso pozik” agertu ziren emaitzarekin. Ekitaldian inoiz baino emakume gehiago k parte hartu zuten eta elkarrekin egun polit batez gozatu zuten.
Ekitaldiaren amaieran eta sari banaketak egi aurretik, Gotzone Larrarte zinegotziari, eskuz egindako zapi bat oparitu zioten, topaketa antolatzen lagundu izanagatik beren esker ona adierazi zioten.
Hona hemen Emeki elkarteak ateratako zenbait argazki: