Asfaltatze kanpaina Katea auzoan izango da aste honetan
Harmugarrieta kalea da bihartik aurrera egokituko dutena. Gehienez, astelehenean bukatzea aurreikusi dute, eta aldaketak izango dira zirkulazioan.
Ramon Iribarren, Legazpi, Antonio Valverde eta Maria Juncal Labandibar kaleak egokitu ondoren, Katea auzoan egongo da asfaltatzeko kanpaina aste honetan. Proiektu horren helburua da hondatuta dauden galtzada zatiak konpontzea. Irungo Udaleko Obra sailak jakinarazi duenez, Harmugarrieta kalea egokituko dute bihartik aurrera.
Zehazki, Araba kaletik Bizkaia kalearen bidegurutzera bitarteko zatia konponduko da Harmugarrieta kalean. Lan horiekin zirkulazio errei osoa eta aparkalekuen eremua errepasatuko dira, eta, ondorioz, aparkatzeko plaza guztiak okupatuko dira lanak egin ahal izateko.
Asfaltatze lanak egiten diren egunetan, aldaketa txiki batzuk sartuko dituzte zirkulazioan. Seinalistak izango dira bertan gidariei nora jo behar duten adierazteko. Horrez gain, lanak eguraldiaren araberakoak izango direla ohartarazi dute udaletik, baina aurreikuspenen arabera, larunbata (hilak 22) eta astelehena (hilak 24) artean bukatuko dira.
Kateako guneaz gain, honako jaleak ere asfaltatze kanpainan daude sartuak:
- Nafarroa hiribidea.
- Letxunborro hiribidea.
- Lepanto kalea.
- Muñogaña kalea.
- Zuberoa kalea.
- Lapitze kalea.
- Anaka kalea.
Aipatutako lanen enpresa esleipenduna Asfaltos Urretxu SA izan da, eta 510.000 euroko aurrekontua izan dute, sei hilabeteko exekuzio epearekin.