Auzoko kirol talde ezberdinekin antolatu dute urriaren 22an egingo den Kirolaren eguna.
Kirolaren eguna antolatu du Larreaundi Olaberriako auzo elkarteak, urriaren 22rako, 16:00etatik 19:00etara. Eguzkitza Lehen eta Haur Hezkuntzako patioan egingo da.
Eguna antolatzeko elkarlanean aritu dira auzoko kirol talde nahiz klubekin, Lekaenea mahai tenisa, Balazta txirrindolaren aldeko elkartea eta FYLAB.
Mahai tenisa, zirkuituan bizikletekin, entrenamendu funtzionalak, xakea… probatzeko aukera egongo da.
Adin guztientzako pertsonei zuzendutakoa da eta ez da aurrez izena eman behar.