Jaizkibelgo altxorrak ezagutzeko erakusketa
Jaizkibelgo flora eta fauna balioan jartzeko erakusketaz gain, ipuin kontaketa bat, hitzaldi bat eta itsasontziz bisita gidatu bat prestatu dute.
Jaizkibel mendia kontserbazio bereziko eremua da. 2013an Natura 2000 sarearen parte bilakatu zen. Ordutik udala, Aranzadirekin eta Eguzki Elkartearekin elkarlanean, Jaizkibelgo flora eta fauna kontserbatzeko, babesteko eta sentsibilizatzeko lanketa ezberdinak egiten aritu dira. Lanketa horiek, zenbat ekimenekin tartekatu dituztelarik: ‘Jaizkibel Ama Harria’ egitasmoa edo gaur aurkeztu duten ‘Jaizkibelgo altxorrak’ erakusketa esaterako.
Eguzki elkarteak Hondarribiko Udalarekin eta Arma Plaza Fundazioarekin elkarlanean sortutako erakusketa da. Modu erraz, interaktibo eta bisualean ezagutu ahal izango dituzte bisitariek Jaizkibelgo, habitatak, espezieak (flora), fauna, eremuko mehatxuak eta bertako geologia zein arkeologia. Erakusketaren ordutegia, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara eta igandetan 10:00etatik 14:00etara izango da. Gaurtik azaroaren 6ra arte egongo da Arma Plaza Fundazioaren eraikinean.
Bestelako ekintzak
Erakusketaren “alderdi bizienari” etekina ateratzeko, ipuin kontaketa bat, hitzaldi bat, itsasontziz bisita gidatu bat eta ikastetxeekin bisita gidatuak prestatu dituzte.
Egitaraua: ‘Amonaren belarriak entzundako kontuak’ ipuin kontaketa hilaren 19an izango da, Arma Plazan, 18:00etan. Hitzaldia, berriz, hilaren 28an izango da. Jose Maria Hernandezek, 19:00etan, Jaizkibelgo harkaitzak izango ditu hizpide. Jaizkibelgo itsas labarrak itsasontziz ikusteko bisita gidatua hilaren 29an egingo dute. Benta zaharretik 11:30ean abiatuko dira. Ikastetxeen bisitak, aldiz, hilaren 18, 2o, 25 eta 27an izango dira, 10:30etik, 13:00etara.