Mugako artea eta Irungo txokolatea, hizketagai Oiasson
Mugako artearen hitzaldi bat eta Irungo txokolatearen tailer eta dastaketa bat dira Bidasoa Gaineko Zubiaren proposamen berriak.
Bidasoa Gaineko Zubiak hurrengo jardueren berri eman du, eta mugetako artearen hitzaldi bat eta Irungo txokolatearen inguruko tailer bat dira elkarteak dakartzan proposamen berriak.
Lehenik eta behin, hilaren 20an, 19:00etan, Oiasso Museoan, ‘Arte y cultura en la muga. Artistas en la frontera’ hitzaldia bideratuko du Fernando Golvano arte kritikari eta erakusketa komisarioak. Hitzaldi hori gaztelaniaz izango da, doan. Saio horretan, Golvanok Bidasoko mugan garatzen den espazio artistikoari buruz duen ikuspegia azalduko du.
Azaroaren 3an, berriz, 19:00etan, Oiasso Museoan, Irungo txokolatea ardatz izango duen ‘Arqueología del chocolate’ tailerra egingo da, iraganeko eta gaur egungo egoeran begirada jarrita. Saioa euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez egingo da, doan. Ikastaroan izango dira Xabier Kerexeta indusketa zuzendaria eta kultur ondare material eta immaterialean espezializatutako Gordailuko teknikaria; Koldo Salinas Brasil Irunen gozotegi mitikoko kidea; eta Frederic Duhart International Commission on the Antropologhy of Food and Nutrition-eko idazkari nagusia eta Le Chocolat au Pays Basque liburuaren egilea.
Tailerraz gain, Xabier Urizarrek zuzendutako ‘Bean to Bar’ txokolate dastaketa egingo da bertaratzen direnentzako.