Euskara espazio berrietara eramateko, Mintzalaguna prest
Udalak antolatzen duen Mintzalagunean izena eman daiteke gaurtik hilaren 20era bitarte.
Mintzalaguna izateko udalaren aukera bueltan da. Euskara taldean ikasteko balio du eta Euskaraldiarekin batera antolatu ohi da.
Astean behin elkartzen dira, B1etik gorako maila duten hiritarrei zuzenduta dago eta lauzpabost pertsonako taldeak izaten dira. Horietan euskal hiztuna den lagun bat, taldea dinamizatzen duena eta hizkuntza praktikatu nahi dutenak daude.
Hizkuntza ikastea ez ezik, lagun euskaldunak egiteko modua da Mintzalaguna. Era horretan, euskaraz bizitzeko aukera zabaldu egiten da, eta hori lortzeko, adin guztietako jendearen parte hartzea bultzatzen dabil udala.
Izena emateko epea urriaren 13tik 20ra izango da udalaren orrialdean eta bertan topa daitezke ere xehetasun gehiago.