II.GazteARTEan Fest, hurrengo asteburuan
Artista irundarrei lekua eman diete, baita kanpotik etorritako artista esanguratsuei ere. Bigarren edizioa Zabaltza plazan izango da ere.
Urriaren 22 eta 23an egingo da GazteARTEan Festen bigarren edizioa. Zabaltza plazan egingo da eta kontzertu, musika jartzaile eta masterklass batekin osatu dute egitaraua.
Santi Jimenez Gazteriako ordezkariak egin du festaren aurkezpena gaur, parte hartuko duten musikari batzuekin. Gazteria hirian garrantzitsua dela esanez hasi du agerraldia eta hiriarekin identifikatuta sentitzean jarri du fokua: “Hiriarekin identifikatuta senti daitezen, hiriak espazioak eduki behar ditu, gazteen erreferente izan behar dutenak”.
Hori ez ezik, aisia eta kultura eskaintzak gazteen nahiarekin bat egin behar dela dio Jimenezek, “eta espazio horiek tokiko artista gazteak sustatzeko eta haien erakusleiho izateko ere balio behar dute”.
Jaialdiari buruzko informazio guztia udalaren orrialdeko GazteArtean atalean topa daiteke, edota GazteArtean sailaren Instagram kontuan. Egitaraua honako hau da:
Urriak 22, larunbata
-
17:00 – 17:30 – Irungo akademiak (Ainhoa eta Pauso-K)
-
17:30 – 19:00 – MASTERCLASS: Mónica Peña, Lola Indigorekin dantzan dabilen dantzaria.
-
19:00 – 19:20 – DJ Aitana Grandes.
-
19:20 – 19:40 – Kitzika taldea.
-
19:40 – 20:00 – DJ Aitana Grandes.
-
20:00 – 20:45 – Xsakara.
-
20:45 – 21:00 – DJ Aitana Grandes.
Urriak 23, igandea
-
17:30 – 18:15 – DJ Izaro, Sustrai Sister.
-
18:15 – 19:15 – Janus Lester.
-
19:15 – 19:30 – DJ Izaro, Sustrai Sister.
-
19:30 – 21:00 – Tremenda Jauria.