Farfailarien topaketa, Emekiren eskutik
230 emakumek parte hartuko dute aurtengo edizioan, inoizko parte hartzerik handiena.

Igande honetan, 10:00etatik 13:30era, 230 emakume bilduko dira Kasino Zaharreko lorategian ehoziri-lanak egiteko. Emeki Kultur Elkarteak antolatzen duen 4. topaketa da honakoa. Ekainean hasi ziren egun hau antolatzen eta egindako lanaren ondoren “oso pozik” agertu dira antolatzaileak, izan ere, aurten inoizko parte hartzerik handiena izango du ekitaldiak.
Lorategietan, gainera, farlailariek beren lanak burutzeko materialak erosteko aukera izan dezaten, hainbat saltoki ezarriko dituzte. Ekitaldiaren amaieran 16 kolaboratzaileen opariak zozketatuko dituzte.