Irungo finalaurrekoetan nor ariko den erabaki da
Azaroaren 5ean jokatuko da finalaurrekoen hirugarren saioa, Ficoban. Finalean arituko den hirugarren sailkatua nor izango den jakingo da.
Igandean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako final laurdenetako azken saioa egin zen Lizarran (Nafarroa) eta orduan erabaki zen zein 24 bertsolari arituko diren hurrengo fasean.
Finalaurrekoetako lehenengo itzuliko hirugarren saioa jokatuko da Irunen, zehazki Ficoban. Azaroaren 5ean izango da hori, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Honako bertsolari hauek igoko dira oholtzara: Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Akordarrementeria.