Asteburu honetan musikak ez du etenik izango
Cobra eta Broken legacy taldeek Psilocybenean joko dute datorren asteburuan. Aldez aurretik, Horzdun taldeko Garilyn Manson eta Nestörheadek, Muara Tabernan pintxatuko dute.
Joan den asteburuan Fenomena Fest-ek musikaz jantzi zuen hondarribia. Asteburu honetan, berriz, Psilocyberen txanda izango da. Larunbatean (hilak 15) helduko dira Cobra eta Broken legacy taldeak Hondarribira. 22:00etatik aurrera eskainiko dute kontzertua Psilocybenean. Broken legacy taldeak Ortzimuga diska aurkeztuko du, Cobra taldeak, berriz, kaleratu berri duten FYRE diska. Rockaren eta metalaren arteko nahasketa egiten duten euskal taldeez gozatzeko sarrerak 10 euroan (egunean bertan) edo 7 euroan (aurresalmentan) eros daitezke webgune honetan.
Asteburu honetan, baina, musikak ez du etenik izango. Hitzorduaren aurretik, Horzdun taldeko Garilyn Manson eta Nestörheadek girotuko dute arratsaldea. Muara tabernan DJ lanetan arituko dira, metal-a, punk-a, HC-a eta R&R-a pintxatuz.