PSE-EEk mugikortasun mahaia biltzeko eskakizuna egin du
Kosta kaleko trafikoa antolatzeko neurri berriekiko kezka adierazi du Hondarribiko PSE-EEk.
Kosta auzoan ‘Kalez kale Hondarribia hobetzen’ programaren azken urratsetan daude. Asfaltatze lanak amaituta, azken xehetasunak ditu faltan. Errepide berrian norantza bakarreko bidea ezarri dute, bi ertzetan bizikletentzako igarobidea ezarri dutelarik. Autoen abiadura 20km ordukora murriztu dute eta irizpideari jarraiki, Udaleko Obra eta Zerbitzuetako sailak, kuxin itxurako abiadura murritzaileak ezartzeko erabakia hartu du.
Azken erabaki horrekiko kezkatuta gertu dira Hondarribiko PSE-EEko kideak. Kuxinak, auto zein motorrentzako, “oso arriskutsuak” direla uste dute. Azken asteetan bizpairu istripu gertatu dira Kosta kalean eta hartutako neurri berriek arazoa konpondu beharrean, hura areagotu dezaketela iritzi dute, kuxinek “lurrarekiko atxikimendua eragotzi eta irristadak eragin baititzakete”.
Horrengatik guztiagatik, neurri berrik hausnarketa bat behar dutela iritzita mugikortasun mahaia biltzeko eskakizuna egin dute.